Morriloi berriaren zain Kalebarrian

Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 09:25

Urduñako jairik zaharrenetarikoak dira Kalebarrikoak. XV. mendearen ingurukoak dira lehenbiziko erreferentziak, kaleko jaien antolakuntzan dabilen Carlos Galeanen esanetan. “‘Buen Suceso’ ermitan dagoen plaka batean jartzen du noiztik ospatzen den festa”.
Berriagoa da baina, jaien protagonista bilakatu den pertsonaia: Morrillon. “Bere jatorria ez dago argi”, azaldu du Galeanek, “Zeledonen imitazio moduko bat da, baina panpina bat bota ordez pertsona bat botatzea erabaki zen, bizkaitarrak arabarrak baino gehiago ginela adierazteko edo”.

Joaquin Ibañez izan zen “jatorrizko Morrillona”, Aduanako balkoitik ‘tirolina’ moduko batekin jaisten lehena.

Morriloiaren inguruan 2010an eginiko bideo-erreportajea:

[video:https://vimeo.com/135556359]

Laugarren Morrillona
Urte batzuk egon ziren gero zeintzuetan ez ziren Kalebarriko Jaiak ospatu. Festak antolatzeari berriz ekin zitzaion urtean Aitor Arbaizak hartu zuen Morrillonarena egiteko ardura. Handik aurrera, baina, Avelino Fernandezek hartu zuen lekukoa, eta urteak eman zituen lan horretan.
Fernandez, baina, iaz zendu zen. Hori dela eta, Morrillon berri bat egongo da aurtengo jaietan, laugarrena. “Oraindik ez dugu zehaztu nor izango den”, aitortu du Carlos Galeanek, baina ziurtatu du abuztuaren 15ean norbait jaitsiko dela Aduanako balkoitik, behean dauden umeei gozokiak botatzen dizkien bitartean, beti bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide