C.D Urduña lehen taldeko, zein nesken taldeko hainbat jokalarik taldea utziko dute. Arrazoi ezberdinak direla medio, lehen taldean oraingoz 8 baja egongo dira eta nesken taldean 2.
Nesken taldean, batetik, Esti Urruela defentsak, C.D Urduñan 8 denboraldi pasa eta gero futbola uztea erabaki du. Bestetik Miriam Gomez, C.D Altzarratera jokatzera joango da datorren denboraldian.
Lehen taldeko bajen artean Hugo Martin eta Andoni Betolaza daude. Biek futboleko botak eskegiko dituzte. Xabier Urruelak, aldiz, leneko kontuak direla eta utzi behar du futbola. Aingeru Llano, ordea, aurreko denboraldian izandako lesio larri baten erruz utzi beharko du futbola, baina lehen taldearekin harremanak izango dituela nabarmendu du klubak. Mikel Elejalde eta Pablo Larrauri Amurrio Klubera doaz. Bata preferentera eta bestea erregionalera. Lehen taldeko bajekin bukatzeko, Eneko Calejero eta Ander Mendibil ditugu.