Hiru talde lehiatuko dira Nazioarteko Urdufolk Jaialdiaren III. edizioan

Erredakzioa 2015ko abu. 6a, 09:29

Iraileko lehen asteburuan ospatuko da Urdufolk Nazioarteko folk jaialdiaren III. edizioa. Koroatze Jaietan egingo da musika jaialdi hori, eta folk taldeen lehiaketa izango du ardatz. Aurten guztira zortzi talde aurkeztu dira lehiaketara (2 Euskal Herrikoak, 3 Valentziakoak eta Granadako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako bana). Epai-mahaiak hiru finalista hautatu ditu. Koroatze Jaien lehen egunean (irailak 4) joko dute hiru taldeek, eta emanaldi horien arabera erabakiko du epai-mahaiak nor izango den aurtengo edizioko irabazlea.

Hauek dira lehiatuko diren hiru taldeak:

LOCHLAINN

Musika zeltikoa jorratzen duen talde valentziarra.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ksL_i-bPK7U]

ANGELA FURQUET

Herrialde Katalanetatik datorren abeslaria. Bere lurraldeko musika tradizionala ber-asmatzen dihardu.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=08Xz6xTi0_s]

KLOF

Euskal Herriko taldea. Gitarrak, biolinak, akordeoiak, albokak, txistuak... bat egiten dute bere abestietan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=qWEOR1LW3Ko]

Musika emanaldiak

Hiru talde horiek ez dira izango, baina, jaialdian joko duten bakarrak. Lehiaketatik kanpo beste hiru talderen malodiak entzun ahal izango dira: irailaren 5ean (larunbata) Ibon Koteron, Xabi Valle eta Ruben Isasik sortutako Albokak 2.1 eta Maroko Frantzia eta Espainiako musikariez osatutako Gabacho Maroconnection arituko dira.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=1e51hvYDqJY]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=VYUAX23QKt4]

Igandean (irailak 6), berriz, Aiko dantza plaza taldearen txanda izango da.

*Koroatze Jaien ostiraleko (irailak 4) egitarauaren berri izateko klikatu hemen.

*Koroatze Jaien larunbateko (irailak 5) egitarauaren berri izateko klikatu hemen.

*Koroatze Jaien igandeko (irailak 6) egitarauaren berri izateko klikatu hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide