Urduñako Udalak jakinarazi du hirian gasolindegi bat irekiko dela laster. Datozen asteetan hasiko dira azpiegitura hori jartzeko egin beharreko obrak, “La Rondina” industria gunean.
Gasolindegiak ondorengo zerbitzuak eskainiko ditu: erregaien salmenta, ibilgailuen garbiketa eta saltoki txiki bat. Bestelako zerbitzu txikiago batzuk ere eskainiko ditu.
“Carburantes Petroencina S.L” enpresak aurkeztu zuen proiektua udalean duela zenbait hilabete, eta azpiegitura eraikitzeko egin beharreko tramite guztiak betetzen eman dute ordutik honako denbora.
Udala “pozik” azaldu du proiektuarekin, “Urduñako hiritarren aspaldiko eskaera bat delako hirian gasolindegi bat izatearena”.