Urte bezala, Urduñako Txolope Bolatoki Kirol Taldeak antolatu du San Ignazio Bolo Txapelketa. Aurten 10.edizioa izan da eta guztira 44 parte hartzaile izan ditu.
Antolatzaileak diotenez, parte hartzea beste urte batzuetakoa baino txikiagoa izan da. Gazte kategorian, adibidez, ez da parte hartzailerik egon.
Seniorretan Oscar Larrazabal gailendu zen. Jarraian, Juan Sojo eta 3. postua Jose Antonio Aspiazuk lortu zuen.
Emakumeen artean, berriz, Gurutxe Badiño izan zen punturik gehien lortu zituenak. Angela Barañonek lortu zuen 2. postua eta ondoren, Josune Sarrionaindia.
Kirol talde honek antolatuko duen hurrengo txapelketa Urduñako Koroatze jaietan izango da, irailaren 5 eta 6an, alegia.