Irailaren 20an izango da aurten Urduñako Mendi Duatloiaren III.edizioa. Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak eta Urduñako Txirrindularitza Elkartekoek antolatzen duten urteko zita garrantzitsua. Ibilbidearen nondik norakoak jada zehaztu dituzte eta esan dutenaren arabera, aurten ibilbide teknikoago bat sortu dute.
Hiru sektorek osatuko dute ibilbidea. Lehena 10,9 km izango ditu eta menditik korrika egitekoa izango da. Bigarrena, aldiz, bizikletarekin egin beharreko sektorea izango da eta 21 kilometro izango ditu. Azken zatia, helmugara heldu baino lehenagoko sektoreak, 1,53 kilometro izango ditu.
Aurrekoetan bezala, erreleboak egin ahal izango dira. Hau da, korrikalari batek txirrindulari bati txanda pasa diezaioke honek lasterketarekin buka dezan.
Sariak
Lehenengo hiru emakume zein gizonak saritzeaz gain, aurten gainera, antolatzaileek sari berezia ere eskainiko dute. Izan ere, eskualdeko lehenengo hiru neskek zein mutilek ere saria jasoko dute. Bi modalitateetan emango dira sariak: bakarkako lasterketan edo errelebokoan.