Urduñako Txarlazo Mendi taldeak Txarlazon ospatuko du aurten ere Santiago eguna. Hitzordua uztailaren 25ean izango da. Taldeka igotzeko irteera 9:30ean izango da Foru plazatik, eta tontorrera iristean eukaristia, txosna eta musika izango dira nagusi.
Mendizale bakoitzak bere janaria eraman dezake, hala ere Txarlazok jarriko duen txosnan pintxoak eta edaria eskuratzeko aukera egongo da. 17:00ak arte iraungo du erromeriak.
Duela urte asko ospatzen dute jaia eta mendia gozatzeko parada ematen du Txarlazo mendi taldeak ohitura horri eutsiz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.