Iragan Otxomaio jaietan egitekoa zen zezenketa bertan behera geratu izanak bertaratuko ikusleek sarreren dirua galdu izana supostau zuen; hori dela eta, Urduñako udalak publikoak sarreren dirua berreskuratzeko izapideak jarri ditu abian.
Udalak Baños Toros enpresarekin bilera egin zuen gertakariak izan eta gutxira, orain herritarren artean jasotako tiketak bideratuko dizkio enpresari, sarreraren dirua heritarrei itzuli diezaien. Izan ere udalak azken hilabeteak sarrerak erosi zituztenekin harremanetan izan da eskakizun bateratua bideratu ahal izateko; guztira 436 sarrera jaso ditu 9.393 eurotako balioa dutenak.
Baños Toros enpresak dirua itzultzeko abuztuaren 15era arteko epemuga izango du, data horretarako enpresariak ikusleei dirua itzultzen ez badie, udalak salaketa bateratua bideratuko luke.