Asteazken arratsaldean egin zen uztaileko udalbatza Urduñako udaletxean. Besteak beste, Lanbide Heziketako eraikina, San Pelaioko urbanizazioa, hilerriko araudia eta Zaraobe ikastetxeak egindako eskaera landu zituzten. Izan ere, 16 urtez gorakoek garraio publikoa mugatua dute ikasketak garatzen jarraitu ahal izateko. Haatik, alderdi politikoei testu bat aurkeztu zieten Zaraobe Ikastetxeko kideek. Akordioak egungo egoera salatzen du, eta irtenbide bilatzeko beharra azpimarratu. EAJk eta EH Bilduk bat egin zuten idazkiarekin, hortaz, Adierazpen Instituzional gisa landu eta onartu zen udalbatzan.