Data ezberdinak dituzte C.D Urduñako futbolariek euren denboraldiaurreari ekiteko. Hala ere, abuztuaren 31n hasiko da lehen taldea entrenatzen.
Klubeko lehen taldeak urriaren 4an hasiko du liga. Hori baino lehen lagunarteko 6 partidu jokatuko ditu aurtengo denboraldiaurrean. Lehenengoa irailaren 9an izango da Amurrio Klubaren aurka, Basarten. Izango dituen hurrengo partiduen datak ondorengoak dira: irailak 12(“Urduña Hiria” Balmaseda eta Lakua, Arbieton) , irailak 16 (C.D Laudio, Ellakurin), iraileko 19 eta 20ko asteburuan (Solokoetxe, Arbieton), irailak 23 (Indarra, Arrankudiagan) eta azkenik, iraileko 26 eta 27ko asteburuan (Itugarperen aurka, Arbieton).
Klubeko neske, ordea, irailaren 1ean hasiko dute denboraldiaurrea eta guztira lau partidu jokatuko dituzte. Liga urriaren 11n hasiko dute. Partiduak: irailak 13 (Nanclares, lekua zehaztu behar dute), iraileko 19 eta 20ko asteburuan (Torpedo Zuribeltz, Arbieton) , iraileko 26 eta 27ko asteburuan (Itugarpe, Arbieton) eta, azkenik, urriako 3 eta 4ko asteburan (Santutxu, Arbieton).
Kadeteak denboraldiaurrea beranduen hasiko duen taldea da. Izan ere, irailaren 3an ekingo diote entrenatzeari. Lau Partidu jokatuko dituzte: iraleko 12eta13ko asteburuan (Lakua, Gasteizen), irailak 20 (Kaskagorri, Arbieton), irailak 23 (Ugao, Arbieton) eta iraileko 26 eta 27ko astean (Nanclares).
Jubenilak
Aurten jubenik taldeak ere jokatuko du. Iñigo Santocildes “batzoki” izango da entrenatzailea. Hauek ere abuztuaren 31n hasiko dute denboraldiaurrea eta lida lehen taldea bezala urriak 4. Lagunarteko bost partidu jokatuko dituzte: irailak 9 (Lakua, Arbieton), irailak12 (Nanclares, Arbieton), irailak 16 (Amurrio Klubeko filiala, Arbieton), irailaren 19an (Lemoa, Arbieton), eta bukatzeko, iraileko 26 eta 27ko asteburuan (Ugao, Arandian).