Uztailaren 16 arte egongo da auzoetako jaietan ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik. Abuztuan eta irailean herritar eta elkarteek antolatzen dituzten festak laguntzeko laguntza da udalak argitaratutako deialdia. Izan ere, abuztuaren 3an San Esteban eguna ospatuko dute Lendoñobeitin, 9an Orruño kaleko jaiak izango dira eta abuztuaren 16an Kale Barriakoak. Irailean, berriz, Koroatze jaiek hartuko dute hiria.
Kultur Arloak azaldu duenez babes ekonomikoa lortzeko ezinbestekoa da irabazi asmorik gabeko elkartea izatea eta egoitza soziala Urduñan edukitzea. Informazio gehiagorako 945 383 003 telefonora dei liteke.