Urduñako udalak hamargarrenez antolatu du Kale pintura lehiaketa. Aurtengo edizioa uztailaren 18an ospatuko da, egun osoan zehar. Margolanak egunean bertan egin beharko dira, goizean zehar Foru plazan.
Margolanen erakusketa
Lan guztiak hiriko dendetan egongo dira ikusgai uztailaren 20tik 31ra. Ondoren, turismo bulegora mugituko dute erakusketa, abuztuaren 1etik irailaren 15era hain zuzen ere.
Haurrentzako tailerra
Haurrek ere izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. Izan ere, 6-12 urte bitarteko umeentzako pintura azkerreko tailerra antolatu dute 11:00etan. Izen-emate, ordea, uztailak 15 baino lehenago egin beharko da Urduñako turismo bulegoan.