Urduñako ornamentazio lehiaketak baditu irabazleak. Eraikin, balkoi, terraza edo leihoen kategorian Daniel Parvu eta Marta Llamosas Lambarriren apainketak aukeratu ditu garailetzat epaimahiak. Ostalari eta Merkatarien mailan, berriz, Lupardika tabernakoa izan da onena. Aurtengoa bigarren edizioa izan da, eta Urduñederrak oso positiboki baloratu du ekimena, parte-hartzea nabarmen igo baita. Guztira 8 izan dira eraikinak atondu dituzten pertsona edo komertzioak. Udalak, gainera, landareak oparitu dizkie turismo bulegora izena-ematera bertaratu direneim eta udaletxeko balkoia ere apaindu dute. Parvuk eta Llamosasek ACCOR Merkatari elkarteak hiriko dendetan erosketak egiteko eskaini duen bonoa jasoko dute sari gisa. Lupardika tabernak, berriz, 200 euroko saria jasoko du.