Herriko tabernen auzia salatu eta Urduñako Mugalde elkarteari babesa adierazio zioten asteazkenean egindako udalbatzan Urduñako alderdi politikoek. EAJ eta EH Bilduren aldeko bozekin onartu zen Adierazpen instituzionala.
Izan ere, Herriko tabernen auziaren baitan ekainaren 18an Espainiako Auzitegi Gorenak 104 tabernen konfiskatze agindua berretsi zuen. Horien artean dago Urduñakoa ere. Haatik, udalbatzak sententziarekiko desadostasuna agertzen duen testua onartu zuen ohiko bilkuran, "Eskubide zibil eta politikoen politikoen defentsan, horrelako egoerak atzerapausu nabarmenak direlako gure herrian. Are gehiago egungo testuinguru politikoan", salatu zuten.
Ildo beretik, pertsona guztientzat eskubide guztiak defendatu zituzten. Adierazpenaren helburua Mugalde elkarteari elkartasuna agertzea da, eta "Libre eta Zabalik aldarrikapenarekin" bat egitea. Akordioa publiko egin dute.