Arbietoko aisialdi gunean iturri berria eraiki dute. Maiatzean hasi eta ekainean bukatu zituzten lanak, aisialdi-gunea atondu asmoz. Iturria harriekin egin dute. Orain arte, ur toma eskaintzen zuen hodi bat zegoen.
Duela aste batzutatik, ordea, harriz osatutako iturri bat jarri dute. Azpiegiturak ur gazi eta kloro gabea ematen du, eta oinak zein gorputza freskatzeko prestatua dago.
Konponketen bidez urduñarrek egindako eskaerari erantzun nahi izan dio udalak. Gastuak aurrekontuetan obrak egiteko gordetako diru-partidatik ordaindu dira. Azaldu dutenez, Arbietoko biribilgunea egiteko erosi zituzten harriak erabili dituzte iturria osatzeko.