Uztailaren 4an Kukumarro Elkarteak futbol 7 txapelketa antolatu du. Hitzordua arratsaldeko 15:00ean izango da Arbieto futbol zelaian.
Uztailaren 2a izango da izena emateko azken eguna. Horretako, parte hartu nahi dutenek Kukumarrora hurbildu besterik ez dute egin behar. Ostiraletan taberna 19:00tatik 23:00k arte dago zabalik. Larunbatetan ordutegi bera du eta igandetan, aldiz, 18:00tatik 22:00k arte. Talde bakoitzak 30 euro ordaindu behar izango ditu.
Aipatzekoa da 12 talde baino gehiago apuntatzen badira, 28an ere partiduak jokatuko direla.
Sariak eta luntxa
Txapelketaren lehenengo hiru taldeentzat sariak egongo dira. Lehenengoentzat “Txanpions trofeoa”. Bigarrenak trofeoa eskuratuko du eta hirugarrenak beste trofeo bat. Horrez gain, Trofeo pitxitxia eta zamora ere egongo da.
Txapelketa bukatutakoen Kukumarro Elkarteak luntxa eskainiko die parte hartzaile guztiei.