Cristina Castilloren Omenaldian C.D Orduña txapeldunorde

Argazki galeria (Lander Gonzalez) eta Klubak idatzitako kronika:

 

Asteburu zoragarria izan da eta emakumeen futbolaz Arbietoko zelaian gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Larunbat goizean A taldeko Lakua eta Aranbizkarrako taldeek lortu zuten igandean jokatu ziren aurre-finaletako pasea. Hori dela eta Urduñako jubenilak kanpoan geratu ziren. B taldean, aldiz Urduña eta Nanclares taldeak jarraitu zuten zurrera, Elorriaga eta Torpedo Zuribeltz kanpoan geratuz.

Argazki galeria (Lander Gonzalez) eta Klubak idatzitako kronika:

 

Asteburu zoragarria izan da eta emakumeen futbolaz Arbietoko zelaian gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Larunbat goizean A taldeko Lakua eta Aranbizkarrako taldeek lortu zuten igandean jokatu ziren aurre-finaletako pasea. Hori dela eta Urduñako jubenilak kanpoan geratu ziren. B taldean, aldiz Urduña eta Nanclares taldeak jarraitu zuten zurrera, Elorriaga eta Torpedo Zuribeltz kanpoan geratuz.

Lehenengo aurre-finala Lakua eta Nanclaresen artekoa izan zen eta 3-1eko emaitza lortu zuten. Beste aurre-finalean Urduñak 3-0ko emaitza lortu zuen Aranbizkarraren aurka. 3 eta 4. postuen arteko lehia handia egon zen. Izan ere, Aranbizkarrak eta Nanclares taldeak partidaren bukaerara heldu ziren berdinduta eta penaltien ronda hasi behar izan zuten. Gauzak horrela, Aranbizkarrak lortu zuen irabaztea eta, beraz, 3. postua. Finala, ordea, bestelakoa izan zen, partidu osoan lehia handia egon zen arren, azkenean, Lakuak gola sartu zuen eta Urduñak partidua galdu zuen.

Gure taldeak

Gure jubenilek ezer gutxi egin ahal izan zuten senior kategoriako taldeen aurka eta jokatu zuten bi partiduak galdu zituzten. Bata Lakuaren aurka 0-7 eta bestea Aranbizkarraren aurka 0-4.

Bestalde, gure lehen taldea aurkari guztien gainetik ibili zen talde fasean. Nanclaresen aurka 4-0ko gaipena lortu zuen: Txitik bi gol sartu zituen eta Maitane eta Esti bana. Torpedo Zuribeltzen aurka ere garaipena lortu zuten neskek 6-0. Oraingoan, Txitik 3 gol sartu zituen, Estik 2 eta Maitanek 1. Elgorriagaren aurkakoa izan zen azken partidua eta honetan ere garaipena lortu zuten Txitik, Estik eta Anek sartu zituzten golak. .

Igandeko aurre-finaletan Aranbizkarraren aurka aritu ziren 3-0ko emaitza lortuz, Maitanek bi gol sartu zituen eta Txitik bat. Horri esker, finalerako pasea lortu zuten nesken eta Lakuaren kontra aritu ziren, gaur egun , Arabar Kopako txapeldunen aurka, alegia. Garaipenez jositako torneo honetan hori izan zen galdutako partidu bakarra 0-1eko emaitzarekin.

A TALDEA

Orduña A 0-7 Lakua

Aranbizkarra 4-0 Orduña A

Lakua 2-0 Aranbizkarra

B TALDEA

Torpedo Zuribeltz 0-3 Elgorriaga

Orduña B 6-0 Nanclares

Elgorriaga 1-1 Nanclares

Orduña B 4-0 Torpedo Zuribeltz

Nanclares 5-0 Torpedo Zuribeltz

Orduña B 3-0 Elgorriaga

AURRE-FINALAK

Lakua 3-1 Naclares

Orduña 3-0 Aranbizkarra

3.eta4. POSTUAK

Aranbizkarra 0-0 Naclares

Penaltiak 3-1

FINALA

Orduña 0-1 Lakua

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide