Olaran elkarteak XII.San Juan Feria antolatu du ekainaren 21erako. Gainera, bigarrenez, Euskadiko Txarolesa arrazako behien XIII. txapelketarekin koinzidituko du. Goizean zehar artisauen azokaz gozatzeko aukera egongo da, edo nekazaritzarako makinaria erakusketa ikustekoa. Bestalde, Urduñako mendizerrako artxoa dastatzeko parada ere eskainiko dute.
Azoka Foru plaza eta Kale Nagusian ospatuko da goiz osoan zehar. Ondoren, Josefinoetan herri bazkaria egingo dute. Otordurako txartelak Mugalde, Llarena eta Batzoki tabernetan jarri dituzte salgai, 17 euroren truke.
Feriaren aurkezpena atzo egin zuten turismo bulegoan. Bertan, Ivan Fandiño toreatzaile urduñarrari "Zilarrezko perretxikoa" eman zioten.