Larunbat eta igande bitartean futbol 8 txapelketa jokatuko dute Urduñako Arbieto zelaian. Cristina Castilloren lehen omenaldia izango da, taldeko jokalari ohia eta guztira 7 taldeek parte hartuko dute.
Esan bezala, omenaldia larunbat goizean jokatuko da eta A taldeko taldeek hiru partidu jokatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, B taldekoen partiduak izango dira eta 6 partidu jokatuko dituzte. Partidu bakoitzak 40 minutu iraungo ditu.
Igandean, berriz, bi taldeetako semifinalak, 3. eta 4. postuak eta finalak jokatuko dituzte.
Hauek dira parte hartu duten taldeak: Urduñako A eta B taldeak, Lakua (Arabako kopako txapeldunak), Aranbizkarra, Nanclares, Torpedo Zuribeltz eta Elgorriaga.
Ordutegiak
Larunbata
A taldea
10:45 Orduña A- Lakua
11:30 Aranbizkarra- Orduña A
12:15 Lakua Aranbizkarra
B taldea
16:00 Torpedo Zuribeltz- Elgorriaga
16:40 Orduña B- Nanclares
17:20 Elgorriaga- Nanclares
18:00 Orduña B- Torpedo Zuribeltz
18:40 Nanclares- Torpedo Zuribeltz
19:20 Orduña B- Elgorriaga
Igandea:
SEMIFINALAK
10:15 A taldeko 1goa- B taldeko 2.ena (1)
10:55 B taldeko 1goa- A taldeko 2.ena (2)
3. ETA 4. POSTUAK
11:35 (1) Galtzailea- (2) Galtzailea
FINALA
12:15 (1) Irabazlea- (2) Irabazlea
Sari banaketa: 13:00