Olaran elkarteak ekainaren 21ean ospatuko du XII.San Joan azoka. Bigarrenez, gainera, Euskadiko XIII. Txaroles arrazako behien lehiaketa jasoko du hiri bizkaitarrak. Horrez gain, artisauen azoka ere egongo da Foru plazan. Baita nekazaritzarako makinariaren erakusketa ere.
Egitaraua
10:00etatik aurrera ganadua erosteko aukeraz gain, beste hamaika jarduera egongo dira. Horien artean dago Urduñako mendizerrako artxo dastaketa. Edo, eguerdian Josefinoetan egingo duten herri bazkaria. Bazkaltzeko txartelak Mugalde, Llarena eta Batzoki tabernetan egongo dira salgai 17 euroren truke.
Azokaren aurkezpena ekainaren 18an egingo dute, 13:00etan turismo bulegoan. Bertan, Ivan Fandiño toreatzaile urduñarrari hiriagatik egindako lana aitortzen duen "Zilarrezko perretxikoa" emango diote.