12 orduko txapelketa izan zen. Goizeko 08:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatu zen.
Emakumeak eta gizonak parte hartu zuten. Lehengo bola goizeko 8:05ean bota zen. Bazkal orduan, herri bazkaria egon zen. Bazkaltzeko paella egin zuten.
Parte hartu zuten jokalariak, Amorebieta, Laudio, Orozko eta Okondotik etorri ziren. Denak federatuak dira.
Lendoñobeitiko bolatokian, beste txapelketa bat jokatzen da, herriko jaietan hain zuzen ere. Jaietako txapelketa abuztuaren 2an eta 3an alegia.
Larunbateko txapelketa berezia izan zen. Arauen artean, arau garrantzitsu bat kendu zen, "La Calva". Jaietako txapelketan berriz, arau hori ez da kentzen. Jokalariak gustora ibili ziren arau hori alde batera utzita.
Giro ederra egon zen atzo gure herrian."
Argazkiak eta testua: Ainhoa Gutierrez