Santa Klara auzoan kokatutako etxeko kontsumorako ortu ekologikoen zozketan baratzerako 13 lursail banatu dira. Hiritarren eskura jartzeko beste 10 partzela ditu oraindik udalak. Erabiltzaileei bideratutako espazioak 100 metro karratu ditu eta ereiteko prest dago. Egitasmoan parte hartzeko ezinbestekoa da Urduñan erroldatua egotea. Parte hartu nahi duen orok Ekoizpenera jo behar du, FP-ko eraikinera.
Funtzionamendu bera
Funtzionamenduari dagokionez iazko arauak mantenduko dituzte: ortuen eremura ezingo da autorik sartu, ezta txakurrik ere. Horrez gain, lurrak ureztatzeko ur sistema hobetzeko moldaketak egin dituzte, eta txabola konpondu. Ildo beretik, Ongizate zerbitzuetako partaideek, langabeek eta gazteek lursaila eskuratzeko aukera izango dute, horretarako eremu batzuk gorde baitituzte.