Ekainean zehar "Euskara plazara" programa egongo da Urduñan. Ostiralean hasi zen, Eriz magoaren ikuskizunarekin. Hala, ostiralero 18:00etan ikuskizun desberdinak eskainiko dira Foru plazan. Guztira lau emanaldi izango dira. Ekainaren 12an "Danzjolas" jaia egongo da, 19an "Ttiki ttaka irratia " eta 26an "Dantzateke".
Euskara kalera ateratzea xede
Helburua aisialdian euskararen erabilerari beste bultzada txiki bat ematea da, eguraldi onaren etorrerarekin familia asko biltzen baitira ostiral guztietan. Egitaraua osatzeko Euskara eta Kultura arloetatik hainbat diru-laguntza eskatu dira.