Larunbatean lortu zuten garaipena Urduñako Bedarbide Saskibaloi Taldeak. Partidua Laudion jokatu zen arratsaldeko 17:00etan eta urduñarrek 41-40ko emaitza lortu zuten Sopelako Ugeraga taldearen kontra.
Finalaurrekoa Askartzaren aurka jokatu zuten eta final-laurdenak Paulesen aurka.
Partidua oso ondo hasi zen Bedarbideko taldearentzat, izan ere 10 puntuetako abantailarekin jokatu zuten (16-6). Baina, Ugeragak azkar berdindu zuen eta partidua. Bi taldeek haien kantxa defendatu zuten momentu oro eta partidua bukatzeko bi minutu besterik ez falta zirenean, Bedarbidek aurrea hartzeko saskiratzea egin zuen. Horri esker eta Ugeragak haien azken jokaldian huts egiteari esker Bedarbidek Kopako txapeldun izatea lortu zuten.
Entrenatzaileak: Juan eta Josu
Jokalariak: 4 David, 5 Ruyman, 6 Nico, 7 Julen, 8 Unai, 10 Oscar, 11 Jerai, 12 Xabi, 13 Egoitz eta 15 Jon Ander.