Bizkaiko Txirrindula Federazioak eta Urduñako Txirrindulari elkarteak antolatu dute txapelketa. Nesken Euskadiko erloju kontrako txapelketa izango da eta bi kategoria ezberdin arituko dira txapela lortu nahian.
Igandean arratsaldeko 17:00etan izango da hitzordua. Ibilbide bakarra egongo da, baina bi kategoria ezberdin daudenez bata beste luzeagoa izango da. Kadeteek 11,8 kilometro egin beharko dituzte eta jubenilek edo elitek 14,6. Antolakuntza adierazi duenez oso ibilbide erakargarria da.
Guztira, oraingo 47 txirrindularik eman dute izena froga honetarako: 14 kadete, 11 jubenil, elitean 23 sub23 eta beste 8. Kadeteen artean gure eskualdeko Luisa Ibarrolak hartuko du parte, Zaratxoko kirolaria.
Kategoria bakoitzean podiuma lortzen duten 3 txirrindulariek Espainiako Txapelketarako pasea lortuko dute.
Ibilbidearen nondik norakoak
Udaletxe aurretik aterako dira denak eta bertatik Arbietroraino joango dira. Ondoren La Viñako muinora igoko dira eta Artomañana hurbildu. Txakolindegitik pasa ondoren, Delikara joan eta bertatik kategoriak bananduko dira. Kadeteak zezen plazatik pasa eta gero zuzenean herriko plazara joan beharko dute, Aduanaren aurreko aldean baitago helmuga. Jubenilek eta eliteek, aldiz, ibilbidearekin jarraituko dute: Delikako elizara joan, Tertangaraino joan, La Ventara jaitsi eta idustria gunetik pasa eta gero, zezen plazara joan eta orduan bai helmugara joan beharko direla.