Atzo izan zen erloju kontrako txirrindularitza Euskadiko txapelketa. Luisa Ibarrolak, Saratxoko txirrindularia sailkapen orokorrean, zein kadete mailan 2. postua lortu zuen eta horrek Espainiako Txapelketan lehiatu ahal izateko txartela ema dio.
Guztira 36 txirrindularik parte hartu zuten erloju kontrako proban:13 kadete, 10 junior, 10 sub 23 eta 3 elite. Luisak 2. postua lortu zuen, lehenengo txirrindularitik 8 segundora heldu zen. Maialen Aramendia izan zen lehenengoa, erloju kontrako Espainiako txapelduna, hain zuzen ere. Aipatzekoa da, Ibarrolak oso ondo aritu zela, izan ere, Saio Gil ziklo-kroseko Espainiako txapeldunari ia itzulia kentzen dio.