Frankismoko biktimen gorpuak topatzeko indusketekin jarraitu nahi du udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2015ko eka. 4a, 11:00

Urduñako hilerrian industutako 14 gorpuak frankismoko biktimenak direla ziurtatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Abuztuaren amaieran altxatu zituzten gorpuak eta aztertu ostean hilerriaren sarrerako eskumaldean errepresio frankistak erahildako jendea lurperatua dagoela baieztatu dute.

Momentuz 14 dira ikertu dituzten gorpuak. Gizonezkoak eta helduak dira guztiak. Lourdes Herrasti antropologoak txostenean azaldutakoaren arabera, litekeena da lurzoru horren azpian era horretako gorpu gehiago egotea.

Egun, ordea, horma-hilobiz josita dago eremua. Horregatik, ikerketak segida izateko proiektua aurkeztuko du Urduñako udalak Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian.

Era honetan nahi dute Memoria Historikoa landuz, Urduñako hilerrian lurperatutako presoen gorpuak ikertu eta familiei berreskuratzeko aukera eskaintzea.

Horrek, aurrez, identifikazio eta ikerketa antropologiko zein genetiko bat egitea ekarriko luke. Eta, gaur egungo horma-hilobiak lekuz mugitzea. Baita identifikatu gabeko gorpuak edo familiek "ukatutakoak" gordetzeko panteoi baten eraikuntza ere. Proiektua onartuz gero, senideei gorpuen hondarrak entregatzeko eta ikerketa publikoki aurkezteko ekitaldi bat egiteko asmoa iragarri du udalak.

Espetxeak gordetako historia

1937-1941 artean presondegia egon zen Urduñan, kontzentrazio esparrua izan baizen hiri bizkaitarra. Hain zuzen ere, 50.000 gerra-preso errepublikar giltzapetu zituzten egoera deitoragarrian 1937tik 1939ra Francok Jesuiten Antzinako ikastetxean ireki zuen kontzentrazio esparruan. Datu ofizialek 24 heriotza izan zirela diote, baina ikerketen arabera 200dik gora izan ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide