Aireko kirolen “Alas” taldeak ekainaren 13ko eguna aukeratu du klubaren eguna ospatzeko. Hori dela eta, aeromodelismoen kontzentrazioa bat egingo dute Delikan, klubaren instalazioetan. Hitzordua goizeko 11:00etatik aurrera izango da.
Parte hartu nahi dutenek aurretik jakinarazi beharko diete antolatzaileei, horrela haiek antolakuntzaren arlo guztiak aurrera eraman ahal izateko.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Delikatik gertu beste hegaldi zelai bat dago eta hori dela eta, parte hartzaileei bi baldintza bat eskatzen zaizkie. Lehenik eta behin, 35.180 baino frekuentzia altuagoak erabiltzea. Baten batek ez ez baldin baditu, klubak hegaldirako kristalak eskainiko ditu, Futaba igorgailuarentzat gutxienez. Azkenik, hegan ahal izateko, federazioaren lizentzia edo klub mailan dagoen seguru pribatua izan beharko da.