URDUÑA: EH Bildu eta EAJren arteko lehia, 2011ko gehiengo absolutuaren ostetik

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 10:40

2011ko hauteskundeetan Bilduk gehiengo absolutua lortzea ezusteko handia izan zen, EAJk historikoki gobernatu duen hiria izan baita Urduña. Azken legealdia egoera ekonomiko larriak ezaugarritu du nagusiki. Udalak pilatutako zorraren ondorioz, lau urte hauek gatazkatsuak izan dira hirian, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremana tirabiratsua.

2011ko hauteskundeetan Bilduk gehiengo absolutua lortzea ezusteko handia izan zen, EAJk historikoki gobernatu duen hiria izan baita Urduña. Azken legealdia egoera ekonomiko larriak ezaugarritu du nagusiki. Udalak pilatutako zorraren ondorioz, lau urte hauek gatazkatsuak izan dira hirian, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremana tirabiratsua.

Zentzu horretan Bilduk arazo ekonomikoen aurrean egindako kudeaketa egokia eta nahikoa izan den den erabaki beharko dute hautesleek. Horretaz gainera, aurpegi aldaketa eman da koalizioan. Egungo alkatea den Karlos Arranzek bere lekua utzi eta EH Bilduk Idoia Aginakorengan jarri du konfiantza hirian hauteskundeak irabazteko.

EAJn ere hautagai aldaketa

EH Bildurekin lehiatzeko EAJk urte hasieran erabaki zuen Iñaki Cuadra izango zela bere alkategaia. Cuadra egungo legintzaldian zinegotzia izan da eta berari egokituko zaio hamarkadetan jeltzaleen esku egon den hiriko alkatetza berreskuratzen ahalegintzea.

Gainerako alderdien helburua ziurrenik udal osoko bilkuran ordezkariren bat erdiestea izango da. Egun PPk eserleku bakarra dauka eta gainerako taldeak udaletik kanpo daude, nahiz eta 2011an euren arteko boto aldea oso txikia izan zen. Azken hauen artean ere hautagai-aldaketak eman dira.

Jose Mari Beaskoechea zinegotzi popularra duela gutxi zendu zen eta bere ordez Mariano Galan Martin aurkeztu du Urdu;an alderdi popularrak. Euskadiko Errepublikarren Batasunak ere ez zuen ordezkaritzarik lortu 2011an eta aurtengo zitan pertsona gazte bat aurkeztu dute alkategai gisa, Mikel Agirre hain zuzen ere.

Antzeko egoeran geratu zen PSE-EE, baina kasu honetan sozialistek 2011ko hautagai berdinarari eutsi diote, Zacarias Gonzalez da sozialisten alkategaia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide