Urduñako euskara arloak umeentzako udalekuak antolatu ditu. Ekimena ekainean egingo da, bi txandetan. Lehendabizikoa ekainaren 22tik 26ra egingo dute, eta bigarrena 26tik 28ra. Txandak adinaren arabera antolatu dituzte. Hala, Lehen Hezkuntzako hirugarren ta laugarren mailakoek lehenengo txandan hartuko dute parte. Bigarren udalekuetan, berriz, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak izango dira protagonista. Udalekuak Bizkaiko Urtxintxa eskolak Tertangan duen etxean egingo dira.
Izen-ematea
Izen-ematea maiatzaren 11tik 22ra egin beharko da udal bulegoetan. Plazak mugatuak izango dira, eta udalak jakinarazi duenez bertan erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna. Prezioari dagokionez lehen txandako udalekuak 60 euro balioko ditu, eta bigarren txandak 30€. Informazio gehiago eskuratzeko Euskara Arlora dei liteke 945 383 003.