Urduñederrak Aduana eraikinari erabilera emateko proiektuak aurkezteko epea zabaldu du. Apirilaren amaieran aurkeztu zuten lizitazioa. Eraikina 2014ko abendutik itxia dago, martxan jarraitzeko negoziazioek kale egin baizuten. Lizitazioaren berrikuntza nagusia turismoaz gain edozein motatako jarduerak egiteko erabili ahalko dela eraikina da, hortaz, mota guztietako proiektuak aurkeztu ahalko dira.
Ekintzaile irabazleak 20 urteko kontratua lortuko du, baina 10 urte gehiagoz luzatzeko aukera egongo da. Dena dela, 30 urte baino gehiago ezingo duela pertsona edo enpresa berak kudeatu zehazten du lizitazioak. Interesa duten pertsona guztiek kontratuko lehen urtean garatzeko gutxienez 220.000 euroko inbetsio plana aurkeztu beharko dute. Dokumentazio guztia www.urduna.com webgunean zintzilikatu dute. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 22an bukatuko da.