EH Bilduk Urduñako egoera ekonomikoa irauli duela adierazi du

Erredakzioa 2015ko mai. 15a, 09:01

Ekitaldi politikoa egin zuen atzo EH Bilduk Urduñako Foru Plazan Hasier Arraiz legebiltzarkidearen, Meritxell Elgezabal eta Mikel Kormenzana foru hautagaien eta Idoia Aginako alkategaiaren eskutik.

Meritxell Elgezabalek -EH Bilduko foru hautagaia Durango-Arratia barrutin- adierazi zuen: “EAJko aurreko agintarien erruagatik Urduñak egoera oso latza bizi izan du”. Horren aurrean “EH Bildu osatzen duten pertsonei esker egoera irauli da”, gaineratu zuen.

Aduana

Ildo beretik, Idoia Aginako koalizioaren alkategaiak azaldu zuen Bildu udalera heldu baino lehen “diru-xahuketa itzela” eman zela. Eta aurrera begira ziurtatu zuen Aduanaren inaugurazio berria egingo dela baina “ez herritarrak hesi baten bidez banatuz”.

Hasier Arraiz

Gasteizko parlamentuan legebiltzarkide eta Sortuko presidente den Hasier Arraizek “duela lau urte bizi izandako ilusioa” gogoratu nahi izan zuen atzo ehun pertsona ingururen aurrean.

Bere ustez “300.000 euskaldunek botoa eman zuten herri honetan garai politiko berria irekitzeko”.

Zentzu horretan “hurrengo geltokia erabakitzeko eskubidea” dela aldarrikatu zuen, “dena erabaki nahi dugulako” gaineratuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide