Bihar hasiko da Otxomaio jaietako bigarren txanpa

Bihar ekingo diote Urduñan jaietako bigarren asteburuari. San Isidro egunean adineko pertsonak izango dira protagonista. Goizean zehar Antiguako Andra Mari santutegiko meza izango da nagusi, Larruazabaleko bizilagunek San Isidro omentzeko antolatu baitute.

Bihar ekingo diote Urduñan jaietako bigarren asteburuari. San Isidro egunean adineko pertsonak izango dira protagonista. Goizean zehar Antiguako Andra Mari santutegiko meza izango da nagusi, Larruazabaleko bizilagunek San Isidro omentzeko antolatu baitute.

14:30ean erretiratuen bazkaria egingo dute Jubilatuen Etxean, 6 euroren truke. Umeek ere izango dute zertaz gozatua, barraken prezioa %50 murriztuko baitute. 17:00etatik aurrera, berriz, "Nueva presión" taldearekin erromeria egongo da Foru plazan.  Herri ikastetxeko txosnan, berriz, arte tailerra, jolasak eta txokolatada prestatuko dituzte.

Bedarbide Saskibaloi klubak, bestalde, partidak antolatu ditu frontoian 17:00etatik aurrera. Umorerik ere ez da faltako, play back eta koreografien bosgarren txapelketa egingo baitute 20:30ean Foru plazan. Ondoren, kuadrilen poteoa eta afariaren txanda izango da.

Eguna ondo amaitzeko "Akerbeltz" taldearen kontzertua egongo da Foru plazan.

Larunbata, ekitaldiz lepo

XVI. Arrantza lehiaketarekin hasiko da larunbata. Txapelketa Gamako lakuan egingo dute. 11:30ean, aldiz, umeentzako lehen triatloia abiatuko da Foru plazatik. Eguerdian, ordea, kantu poteoa egongo da, eta 15:00etan herri bazkaria Gernika plazan.

Urduña Hiria Aurresku txapelketa 19:00etan hasiko da Gernika plazan. Gauean kontzertuak eta Gualdetxuren gaueko bizikleta martxa izango dira nagui. 22:30etatik aurrera "Gwa Ya reggae band", "Habeas Corpus" eta "El bastón de la Vieja" taldeak oholtzaratuko dira Foru plazan, eta 04:00etan "Dj The Midel fingerren" emanaldia egongo da. Urtero bezala, Urduñako Gazte Asanbladak jai giroa sortzeko kalejira egingo du 0:00etan.

Igandean amaituko dira Otxomaio jaiak. Goizean, baina, XXXIV.Bakailo lehiaketa egingo dute Foru plazan, baita txikien mendi martxa ere. Arratsaldean, ordea, erraldoi eta buruhandiek, dantza-plaza eta Akelarre txarangak girotuko dute hiria. Festak 21:30ean bukatuko dira, Bihotzaren erreketarekin.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide