Otxomaio jaien barruan haurren triatloia antolatu dute Urduñan lehendabizikoz. Irteera 11:30ean izango da Foru plazan.
Egunean bertan ere izena-emateko aukera egongo da 10:00etatik 11:00etara. Partaideek euro bat ordaindu beharko dute. Eraman beharreko gauzen artean bizikleta eta kaskoa daude.
Egin beharreko proba edo kirol modalitateak saskibaloian, bizikleta gainean eta korrika dira.
Gauean ere, bizikleta martxa
Gaueko 22:00etan, berriz, Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak urtero antolatzen duen "Urduña hiria gaueko martxa" egingo dute. Horrez gain, aurten, bideo eta argazki lehiaketa antolatu dute, "2015eko gaueko martxa" izenburupean. Argazki eta bideo onena 100€ eta 50eurorekin sarituko dituzte.