Urte amaierarako gasolindegi berria izango du Urduñak. Lehenago ere proiektua garatzeko saiakerak egin dira, baina Eusko Jaurlaritzako URA agentziak ukatu egin zuen Prado pasealekuan gasolindegia jartzeko baimen eskaera. Udalak jakinarazi duenez, ordea, Rondina industriagunena gasolindegi bat eraikitzeko interesa duen promotore bat topatu dute.
Lursailaren erosketa dagoeneko gauzatua dago, eta irekiera lizentzia tramitatzeko proiektua udalari aurkeztu diote. Gasolindegia irekitzeko lanek bi hilabete iraungo dute, eta expedientearen tramitazioak beste hiru.
Hortaz, gasolindegi berria urte amaierarako martxan egon daitekeela adierazi dute. Udalak aurreratu duenez, ez du uste Eusko Jaurlaritzako baimenekin arazoak egongo direnik, aukeratutako lurrak eta ingurua egokiak direlako.