Otxomaio jaietako korrida bertan behera utzi zuten atzo publikoak hasiera itxaroten zuen bitartean

Erredakzioa 2015ko mai. 10a, 12:03

Otxomaio Jaietako ohiko korrida bertan behera utzi dute. Hedabideek azaldu dute enpresa antolatzaileak ez zuela akordio ekonomikorik lortu enpresa ganaduzalearekin eta toreatzaileekin.

Komunikabideek adierazi dute enpresak ez zuela bermatu ez batzuen zein besteen soldatak eta ondorioz ikuskizunean parte hartzeari uko egin diote.

Ez da lehen aldia Baños Toros enpresak horrelako gertakari bat eragiten duena. 

Otxomaio Jaietako ohiko korrida bertan behera utzi dute. Hedabideek azaldu dute enpresa antolatzaileak ez zuela akordio ekonomikorik lortu enpresa ganaduzalearekin eta toreatzaileekin.

Komunikabideek adierazi dute enpresak ez zuela bermatu ez batzuen zein besteen soldatak eta ondorioz ikuskizunean parte hartzeari uko egin diote.

Ez da lehen aldia Baños Toros enpresak horrelako gertakari bat eragiten duena. 

Ertzaintzak jakinarazi du bertan behera utzi dutela

Ertzaintzaren auto batek, megafoniaren bitartez, jakinarazi du korrida ez zela egingo. Autoa plazan sartu zen horretarako.

Udalak gertatutakoa ikertu behar du

Udalak jakinarazi du momentuz ezin duela azalpen ofizialik eman. Erakundeak adierazi du Urduñako elkarte zezen-zalearekin batzartu behar dela gertatutakoaren nondik norakoak ondo ezagutu eta zehazteko.

Hala ere, alkateak oso larritzat jo du gertatutako; emandako irudia txarra izan ez ezik, dakitenez publikoari ere ez zaio dirurik itzuli.

Diru-laguntzak

Udalak argitu du korridak diru-laguntzen bitartez antolatzen direla. Udalak herriko elkarte zezen-zaleari dirua bideratzen dio eta honek enpresa batekin adosten du ikuskizuna.

Erakundeak azaldu du txostena osatu behar dela jakiteko zer gertatu den diru publiko horrekin, gertatutakoaren arabera neurriak hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide