Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana onartu dute udalbatzan

Erredakzioa 2015ko mai. 1a, 09:56

Apirileko 30eko Udalbatzak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2015-2017) onartu zuen. Planak hiru urte iraungoko ditu eta urtero egingo diren ekintzetan zatitu dute.

Diagnostikoa egiteko elkarteek zein norbanakoek parte hartu zuten berdintasunarekiko Urduñako hiriak dituen gabeziak detektatzeko eta hobetzeko.

Apirileko 30eko Udalbatzak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2015-2017) onartu zuen. Planak hiru urte iraungoko ditu eta urtero egingo diren ekintzetan zatitu dute.

Diagnostikoa egiteko elkarteek zein norbanakoek parte hartu zuten berdintasunarekiko Urduñako hiriak dituen gabeziak detektatzeko eta hobetzeko.

Udal langileen soldata igoera

Gainera, Udalbatzak udal langileei soldataren % 2 igotzea onartu zuen, izan ere 2011. urtetik ez dute igoerarik izan. Alkateari 2012ko abenduan kendutako aparteko ordainsaria ere ordaintzea adostu zen.

Lursail publikoaren erabileraren ordenantzan aldaketa

Kalean eraikuntzako materiala, hondakinak, hesiak, andamioak, eskorak eta edukiontzien kokapena araupetzen duen udal-ordenantza ere aldatu dute. Hala, hemendik aurrera 10 egun baino gutxiagoko lursail publikoa erabiltzen dituzten enpresei tasa berria jarriko zaie.

Orain arte hilabeteko alokairua onesten zen. Aldaketa honekin prezioa jaistea eta bide publikoetatik gauzak ahalik eta azkarren kentzea bilatu dute.

Autokarabanentzako aparkalekua

Urduñako zezen plazaren ondoko zelaian autokarabanentzako gunea egitea onartu zen. Prozesua herritarren parte hartzearekin egin da. Aholkularitza lanak Hiritek enpresak egingo ditu eta hurrengo Udalbatzan lagatze modelo bat aurkeztuko da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide