EH Bilduk Urduñak abiatutako elikagai ekologikoen erosketa Bizkaiko Foru Aldundian ere bultzatu nahi du

Erredakzioa 2015ko api. 23a, 11:20

Josu Unanue EH Bilduko Bizkaiko foru hautagaiak Urduña bisitatu du udalak abiatutako tokiko elikagai ekologikoen erosketa publikoa bultzatu nahi duela adierazteko.

Idoia Aginako EH Bilduko hautagaia eta Mikel Kormenzana EH Bilduko Bizkaiko foru hautagaia Arratiako zirkunskripzioan egon dira Josu Unanuerekin.

Josu Unanue EH Bilduko Bizkaiko foru hautagaiak Urduña bisitatu du udalak abiatutako tokiko elikagai ekologikoen erosketa publikoa bultzatu nahi duela adierazteko.

Idoia Aginako EH Bilduko hautagaia eta Mikel Kormenzana EH Bilduko Bizkaiko foru hautagaia Arratiako zirkunskripzioan egon dira Josu Unanuerekin.

Mikel Kormenzanak Urduñako udalak martxan jarritako ekimena azaldu du: ““Proiektu honi esker, Urduñako adineko egoitzan dauden nagusiek bertako produktu ekologikoetan oinarritzen dute haien eguneroko jana. Ondoren, bertako eskolara eta eguneko zentrora bideratuko da esperientzia. Urduñako Turismo bulegoan bertako produktuak daude salgai eta gizarte ongizaterako biltegian banatzen den janaria ere bertako ekoizleen produktuak dira. Urduñan bezala, Bizkaiko hainbat herri eta eskualdeetan ere halako proiektuak martxan jartzea oso garrantzitsua da, gizarteari elikagai osasuntsuak eskaintzen dizkiogulako, enplegua sortzeko bidea delako eta bertako ekoizleen etorkizuna bermatzen laguntzen duelako”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide