Maiatzaren 7tik 17ra ospatuko dira Otxomaio jaiak. Guztira, 66 ekitaldi egongo dira. Horien artean daude txapelketak zein kontzertuak. Lehiaketen artean boloena, musa, Kuadrilen arteko Herri kirolak, playback eta koreografia txapelketa; patata tortilla paella eta bakailoa pil-pilean saritzeko lehia, zezenketena eta arrantza daude. Nobedadeen artean haurrentzako triatloia eta kuadrilen arteko herri kirol txapelketa daude.
13 kontzertu
Kontzertuak, berriz, 13 izango dira: Hotza, Placton, Santa Zezilia Musika Banda, Kosmos, Atzekabe, Txiki-txiki Big Band, Luhartz, Basorantz, Five Corners, The Pushermen, Nueva Presión eta Akerbeltz. Udaberriko kontzertuak ere izango dira.
Egitaraua kontsultatzeko bi aukera daude. Batetik, www.urduna.com webgunea kontsultatzea. Eta, bestetik, Android sistemako telefono mugikorretan "Urduña jaietan" aplikazioa deskargatzea.