IÑAKI CUADRA (Urduña, 1962) datozen udal hauteskundeetan EAJren alkategaia izango da. Apirilean aurkeztu zuten zerrendaburua. Aiaraldea.com-ek alderdi eta plataforma guztietako alkategaiak elkarrizketatuko ditu.
EAJko alkategaia izango zara berriro, pozik?
Oraingo honetan hiritarrentzako bizigarria eta begikoa den Urduña lortu nahi duten jende gazte eta prestatuz osaturiko zerrenda aurkeztu dugu. Ni talde horretan sartzen naiz, nahiz eta taldearen gidari izendatu nauten.
Azken lau urteetan oposizioan jardun duzue. Egungo lege-agintaldiaren zein balorazio egiten duzu?
Lau urte hauen balorazioa hiritarrek egin beharko lukete. Hala ere, nire ustez, lau urte hauetan ez da egoera hobetu, txarrerantz egin du. Izan ere, hiritarrentzako zerbitzuak garestiago bilakatu dira, auzoak hondatu dira, hainbat azpiegiturek erdizka funtzionatzen dute (adb:Alhondiga)... Honekin baiezta dezakegu, Udaletxeko hainbat langile kaleratu ondoren zerbitzuek ez dutela hobera jo. Urte hauetan zehar garatutako negozio kapazitatea zalantzan jartzen da, hiru urtez luzatu delako Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen ekonomiko batera heltzea. Gero, laku artifiziala bezala ekonomikoki neurrigabekoak diren egituren sorrera proposatzeko. Gaur egun, eta trafikoa antolamenduari dagokionez, ohi ez bezalako jarduerak behatu izan ditugu bai plazan bai beste auzo batzuetan ere, beste prozesu edo mugimendu batzuen ekin eza estali nahian. Ez dut gehiago luzatu nahi, faktore asko daude kontuan hartzeko, eta gutxi positiboak direnak. Baina hiritarrak dira baloratu behar dutenak.
Egoera ekonomikoak zeharo baldintzatu du lege-agintaldia...
Urduñako egoera ekonomikoa ez zen eta ez da onena, baina uste dut ez dela hobea etxe gehienetan, ezta eskualde edo Euskal Herrian ere. Jarduteko era arazoaren larritasunaren araberakoa da. Eta kasu honetan, gobernu taldearen aritze lana ez da izan arduratsua: hiritarrak larritu, ordainketa ezarekin mehatxatu, laudagarria den jarrera duen plataforma batera negoziazioa eroatea... Baina hori, udaletxearen eta hau eramaten dutenen lana da. Ezin da borroka iraunkorreko estrategia izan negoziatzen jarri behar denarekin, konponbideak bilatu behar dira eta ez legealdiaren erdia baino gehiago iraun duen bilaketa.
Udalaren egoera aldatu al da? zertan?
Urte hauetan egoera apur bat aldatu egin da. Ekonomikoki aukera berriak egokitu dira, baina, sozial eta kulturalki ez da gehiegi sakondu kohesio, integrazio edota asoziazio guztien ezagupen edo lanaren ezagutzan. Zerbitzuei dagokienez, euren posizioa azaldu dugu jada. Urduñak akatsak zituen -eta oraindik ere ditu- baina urte hauetan ez dira konpondu ezta horietan jardun edo identifikatu ere.
Zure ustez, zer behar du Urduñak?
Behin atzera begiratuta, aurrera begiratu beharko dugu. Asko da Urduñak eskaintzen duena bai turismo, komertzio, hezkuntza, enpresa edo bizi moduari dagokionez. Hori dela eta, gero eta erakargarriago egingo dugu bai hiritarrentzat baita eskualdeko herritarrentzat ere.
Alkategai zaren heinean zein mezu luzatu nahiko zenioke herritarrei?
Nire hautagaitzak hiriaren egoeraren berri duela adieraztea da, eta, horregatik, nahi den Urduña lortzeko hiritar guztien eskura jartzen gara. Gure programa zuen nahi, behar eta ezinegonak batzen saiatuko da. Baita gure hiriaren egoeraren egitura ere. Ikuspegi horren kudeatzaile izan nahi dugu, eta, kudeaketa horretan ahalik eta gardentasun gehiena izatea. Era horretan, modu argian hitz egin ahal izango dugu eta irmotasunarekin aritu.