Urduñako EH Bilduk udal hauteskundetan parte hartuko duen zerrenda aurkeztu du ostiralean. Zerrenda burua Idoia Aginako izango da, Karlos Arranz alkateak bere ibilbidea bukatutzat emango baitu.
Itziar Biguri izango da zerrendako bigarren kidea. Bestalde, legealdiko bi zinegotzik ere aurkeztuko dute bere burua egun dauzkaten ardurak berriro izateko; Luis Felix Garcíak eta Joselu Fernandezek alegia.
Hurrengo pertsonek osatuko dute zerrenda:
- Elena Urruela
- Pedro Fernandez
- Juan Carlos Luengas
- Eunate Molinuevo
- Aintzane Okeranza
- Anartz Gonzalez
- Txema G. Zurimendi