Urduñako udalak "Urduñan bizi naiz" programa abiatu du. Egitasmoa martxoan hasi zuten Gizarte Zerbitzuetatik, jatorri ezberdinetako pertsonen arteko hartu-emanak sendotu asmoz. Azaldu dutenez, xedea Urduñan bizitzea erabaki duten pertsonen harremanak sendotzea da. Horretarako, etorriberriei zein Urduñako elkarte guztiei luzatu diete ekimenean parte hartzeko gonbita, programa aberasteko eta parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Programaren bidez bizilagunek izan ditzaketen zalantzak argitu eta kezkak partekatzeko guneak sortu nahi dituzte. Eta, Urduñak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman. Urduñako udalak adierazi duenez, 22 pertsona ari dira egitasmoan hasieratik parte hartzen. Saioak Alondegian egiten ari dira, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara. Egitasmoa maiatzaren 25ean amaituko da. Edozein zalantza izanez gero Herritarren Arreta Bulegora bertaratu (Kale Zaharra 2) edo 688828025 telefonora dei liteke.