Alondegia Gizarte Etxe bihurtuko dute

Erredakzioa 2015ko api. 14a, 06:29

Alondegia Gizarte Etxea izango da apirilaren bigarren hamabostalditik aurrera. Urte hasieran mugitu zuten Foru Plazatik Alondegira Turismo bulegoa. Apirilean, ludoteka eta Gaztegune zerbitzua gehituko zaizkio eraikinari, Alondegia gizarte etxe bihurtuz. Horrez gain, herritarrek erabiltzeko 3 gela jarriko dituzte eskura.

Alondegia Gizarte Etxea izango da apirilaren bigarren hamabostalditik aurrera. Urte hasieran mugitu zuten Foru Plazatik Alondegira Turismo bulegoa. Apirilean, ludoteka eta Gaztegune zerbitzua gehituko zaizkio eraikinari, Alondegia gizarte etxe bihurtuz. Horrez gain, herritarrek erabiltzeko 3 gela jarriko dituzte eskura.

Beheko solairuan ekitaldiak antolatzeko areto bat egongo da, proiektore eta soinu ekipo batekin lagundua. Solairuen arteko gunean, entsegu lokalak mantenduko dituzte, orain arte bezala Liborio kolektiboak kudeatuko ditu. Lehenengo pisuan, berriz, ludoteka eta Gaztegunea jarriko dituzte martxan. Bigarren solairuan ekintza puntualetarako (bilerak, ekitaldiak, erakusketak...) bi areto egongo dira. Hirugarren solairuak sukaldea izaten jarraituko du, ikastaro eta ekintza ezberdinei kabida emanez.

Alondegia gizarte etxe bihurtzeko martxoan zehar egin dituzte obrak. Urduñako udalaren arabera, espazioaren banaketa eta azpiegitura nabarmen hobetu dute. Horretarako, 2015eko aurrekontuetatik 20.000 euro bideratu dira. Zehazki, beheko solairuko ateak kentzea, sarrera nagusian ate automatiko bat ipintzea, elkarbizitzarako edo harrera egiteko gunea egokitzea, berogailu eta argiztapen sistema moldatzea... dira egindako lanak.

Urduñako norbanako zein elkarteek Alondegia erabili nahi izanez gero, Herritarren Arreta Bulegoetan egin beharko dute eskaera. Horretarako, ordea, NIF/NAN, helbidea, telefonoa eta garatu nahi den ekintzaren inguruko informazioa zehaztu beharko dira, azpiegiturak erabiltzeko egun eta ordu zehatzak barne. Areto berdina erabiltzeko eskaera bat baino gehiago balego, udaletxean aurkeztutako eskaera orrian aurretik dagoen zenbakiak izango du lehentasuna. Erabiltzaileek egun bat lehenago eskuratu ahalko dituzte Alondegiko giltzak. Azpiegituretan kalterik antzemango balitz, beraiek izango dira erantzuleak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide