Berdintasunaren inguruko 4 tailer emango ditu Harilkak

Erredakzioa 2015ko api. 13a, 08:08

Harilka elkarteak berdintasunaren inguruan urduñarrak formatzeko lau tailer eskainiko ditu apirilean zehar. Saioak irekiak dira, edonork hartu lezake parte. Horretarako, ordea, kulturaurduna@gmail.com helbidean edo Urduñako Kultur etxean eman beharko da izena apirilaren 13tik 17ra.

Saio guztiak gazteleraz egingo dira. Lehenbiziko tailerrak "Fundamentos de la igualdad de género" du izena, eta apirilaren 13an egingo dute, 17:30etatik 19:00etara.

Bigarren saioa apirilaren 15ean izango da, eta emakumeen oinarrizko eskubideak izango ditu ardatz.

Harilka elkarteak berdintasunaren inguruan urduñarrak formatzeko lau tailer eskainiko ditu apirilean zehar. Saioak irekiak dira, edonork hartu lezake parte. Horretarako, ordea, kulturaurduna@gmail.com helbidean edo Urduñako Kultur etxean eman beharko da izena apirilaren 13tik 17ra. Saio guztiak gazteleraz egingo dira. Lehenbiziko tailerrak "Fundamentos de la igualdad de género" du izena, eta apirilaren 13an egingo dute, 17:30etatik 19:00etara. Bigarren saioa apirilaren 15ean izango da, eta emakumeen oinarrizko eskubideak izango ditu ardatz. Hirugarren tailerra apirilaren 20an eskainiko dute; legeria eta berdintasun politikak aztertuko dituztelarik. Azkenengo formakuntza saioa praktikoa izango da, etorkizunerako ideiak ateratzea izango baitute helburu apirilaren 22an. Harilkatik adierazi dutenez, tailerretako partaide kopurua mugatua da (20 lagun), horregatik, aurrez izena-ematearen garrantzia azpimarratu dute. Egitasmoa Urduñako udaleko Berdintasun Arloarekin elkarlanean garatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide