Maiatzaren 7an hasiko dira aurtengo Otxomaio jaiak. Ivan Fandiño toreatzailea izango da pregoilaria, baina hori ez da izango aurtengo berrikuntza bakarra. Izan ere, Kuadrilen arteko herri kirol lehiaketa egingo dute maiatzaren 10ean, igandean, Foru Plazan.
Hitzordua 18:00etan izango da, lehendabizi Herri kirolen erakustaldia egongo baita. Ondoren egingo dute kuadrilen arteko lehia. Txapelketan parte hartzeko baldintzen artean taldeak sei lagunetakoak izatea dago.
Parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 6 arte egongo da zabalik. Horretarako, kulturaurduna@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da, partaideen izen-abizenak eta ordezkariaren kontaktua (telefonoa eta emaila) adieraziz.Saria bertako sagardo kaxa bat izango da.