Urduñako Jai Batzordeak Iván Fandiño toreatzaile urduñarra hautatu du aurtengo Otxomaio jaietako pregolari gisa; gauzak horrela, hiriko jaiei hasiera emateko ardura izango du datorren maiatzaren 7an.
Bere jardunean izan duen ospea eta Urduñarekiko egin izan duen enbaxadore lana saritu nahi izan dute Jai Batzordeko kideek, izan ere Fandiñok bi urtez jarraian eskuratu izan du zezenkaririk onenaren saria eta Urduñaren izen ona munduan zehar barreiatu du.
Maiatzean zehar madrilgo San Isidro ferian jardun betean arituko bada ere bere sorterrira itzultzeko beta izango du, txupinarekin batera jai giroari hasiera emateko.