Gualdetxu MBT Taldeak “Urduña Hiria” gau-martxaren III. edizioa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko api. 1a, 11:00

Maiatzaren 16an egingo da, gaueko 22:00etan hasita. Bi ibilbide izango ditu, luzea 27 km-koa eta laburra 13,5 km-koa.

Urduñako Gualdetxu MBT taldeak proba berezia antolatu du beste urte batez Otxomaio jaien harira: Urduña Hiria Gau Martxa. Aurten maiatzaren 16an izango da eta izenak dioen moduan bere berezitasun handiena da gauez egiten dela.

Antoilatzaileen esanetan “proba ezberdin bat” egitea da euren asmoa, eta jenderik ez da faltako seguruenik, gero eta ohikoagoa delako gauez mendiko kirolak praktikatzea.

Bi ibilbide

Probak bi ibilbide izango ditu, aurreko urteetan bezala. Ibilbide luzeak 27 km-koa izango da eta tarte teknikoak izango ditu. Horri gehitu behar zaio gauez ibiltzeak dakarren zailtasuna.

Ibilbide laburrak, berriz  13,5 km izango ditu eta hain trebatuta ez daudenentzat egokia da. Biak abiatuko dira Urduñako plazatik eta Gorobel azpiko eta Larruazabaleko bide eta pistetatik joango dira.

Barbakoa

Zerbitzuei dagokienez, anoa-puntu bate gongo da bi ibilbidetan, bai eta helmugan ere. Gainera, parte-hartzaile guztientzat barbakoa bat egingo da proba amaitu ostean Foru Plazan. Dutxak ere izango dira eta opariak zozketatuko dira txirrindularien artean. Parte hartzeko ezinbestekoak izango dira atzeko zein aurreko argia, kaskoa eta sakelako telefonoa.

Argazki-lehiaketa

Argazki-lehiaketa ere antolatu dute martxaren harira. Maiatzaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak gualdetxumbt@gmail.com helbidera  bidaliz, datu pertsonalak adierazita. 100 eta 50 euroko saria egongo da 1. eta 2. sailkatuentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide