Irrien Lagunak taldeak antolatutako lehiaketan saritua izan da Antzinako Andra Mari Ikastetxeko ikasle talde bat

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko mar. 29a, 10:12

Urduñako Antzinako Andra Mari Ikastetxeko ikasle talde batek Irrien Lagunak Klubak antolatutako bideo lehiaketan parte hartu du. Irrien Lagunak taldeak helburu argi bat izan du sortu zenetik, Euskal Herriko haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendoa sortzea, euskaraz, alegia.

Urduñako Antzinako Andra Mari Ikastetxeko ikasle talde batek Irrien Lagunak Klubak antolatutako bideo lehiaketan parte hartu izan du. Irrien Lagunak helburu argi bat izan du sortu zenetik, Euskal Herriko haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendoa sortzea, euskaraz, alegia.

Talde horretako gidaritzapean Jose Mari Gutierrez irakaslea egon da. Taldeak aurkeztutako lanean itsasoa Urduñaraño ekartzea lortu zuten ikasleek.

Gutierrezek sari banaketan eskerrak eman nahi izan zizkion alde batetik, antolatzaileei eta bestetik, lehiaketan parte hartu duten ikasle guztioi. Modu berean, azpimarratu nahi izan zuen ikastetxeek euskararen trasmisioan duten papera. Guk daukagun eginbeharra, eta nahia, gure ikasleengan eta gure herrian euskara berpiztea da. Hemen gaudenok eta beste askok, gure gabeziekin, akatsekin eta daukagun baliabide urriekin, horretan aritzen gara. Baina gure egungo ikasleak izango dira Urduña euskaldun osoa bihurtuko dutenak”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide