“Aiaratur” elkartetik ateratzea erabaki du Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2015ko mar. 27a, 17:12

Osteguneko udalbatzan, EH Bilduren bozekin Urduña “Aiaratur” Nerbioigoinako Aiara Turismo elkarteko kidea izateari uztea onartu dute.

Osteguneko udalbatzan, EH Bilduren bozekin Urduña “Aiaratur” Nerbioigoinako Aiara Turismo elkarteko kidea izateari uztea onartu dute.

Elkartean egoteak 9.000 euro urteko suposatzen zuen eta joan den urtean 8.300 euroko diru-sarrera izan zuten elkartearekin egindako hitzarmen baten ondorioz. Azken hori Turismo bulegoa finantzatzeko zen baina bulegoa udaleko errekurtsoekin ordaintzea proposatu dute.

Irteera honek ez dio Urduñari turistikoki kalte egingo eta gainera, gure dinamizazio plan propioak egin nahi ditugu”, azpimarratu zuen Karlos Arranz alkateak.

Saratxoko errepidearen eraikuntzaren adierazpen instituzionala

Urduñako Udalak Amurrioko Udalari Saratxoko errepidearen eraikuntza dela-eta beste mozio bateratua egitea eskatuko dio. Hala, biek Arabako Foru Aldundiari eta Biltzar Nagusiei errepidearen eraikuntzan neurriak hartzea eta proiektuaren beste aukerak aztertzea eskatuko diete.

Animaliak eduki eta babesteko ordenantza berria

Ordenantza berri honek ez du aurrekoa asko aldatzen, udalak ez dituelako errekurtsorik”, aipatu du alkateak. Ordenantza Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako batean oinarritzen da eta nahiz eta udalari isunak jartzeko ahalmena ez eman, gatazkak konpontzeko balioko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide