“Inork ez daki zeinek daraman gurutzea berak esaten ez badu”

Izar Mendiguren Cosgaya 2015ko mar. 30a, 13:04

PEDRO URRUELA (1961, Urduña) Kristoren Eskola Santuko idazkaria da. 36 urte daramatza prozesioetan parte hartzen. Tunika beltzen zergatia argitu du: “Penitentzia anonimoa delako ateratzen gara denok aurpegia estalita”.

Gurutzea eramatea zer da, sakrifizioa ala ohorea?
Denetarik, nahasketa bat da. Pertsonalki asko asebetetzen du. Nik duela 25 urte eraman nuen. 18 urterekin hasi nintzen parte hartzen eta orain 54 ditut!

PEDRO URRUELA (1961, Urduña) Kristoren Eskola Santuko idazkaria da. 36 urte daramatza prozesioetan parte hartzen. Tunika beltzen zergatia argitu du: “Penitentzia anonimoa delako ateratzen gara denok aurpegia estalita”.

Gurutzea eramatea zer da, sakrifizioa ala ohorea?
Denetarik, nahasketa bat da. Pertsonalki asko asebetetzen du. Nik duela 25 urte eraman nuen. 18 urterekin hasi nintzen parte hartzen eta orain 54 ditut!

Urduñako prozesioek ez dute iraungitze datarik?
1676an hasi ginen, nahiz eta aurrez Kofradia bat egon. Guk ez hiltzea espero dugu, belaunaldi berriengan esperantza dugu. Lau egunetan zortzi prozesio egiten ditugu. Ostiral Santuko prozesioan 300 pertsona ateratzen dira. 11 eskultura eramate dituzte herritarrek sorbalda gainean. Erromatarren guardia, estandarteak, bozinak... osagai asko ditugu.

Erromatarren konkista izango da Urduñan, beraz?
Bai. Danborrak eta tronpetak jotzen dituzte, ez baitugu musika bandarik. Urduñako Santa Zezilia bandak eta abesbatzak ere parte hartzen dute .

Hori ikuskizuna! Entsegurik egiten al duzue?
Ez! Erromatar gisa doazenak bakarrik entsaiatzen dute, tronpeta eta danborrak koordinatzeko.

Zenbat kilo pisatzen ditu gurutzeak?
70 kilo, horregatik bi pertsonen artean eramaten da. Figurak daramatzaten euskarri txikienak 6 pertsonek eramaten dute sorbalda gainean, eta astunena 24k. Lehen gizonek soilik eramaten zuten, baina 2005etik emakumeek ere. Hausnarketa egin eta mixtoa izatea erabaki genuen.

Kaputxa beltzekin ateratzen zarete, ez dute beldurrik ematen?
Ez, Urduñan asumituta dute, txikitatik ikusi duten zerbait delako. Denok ateratzen gara aurpegia estalita, penitentzia anonimoa delako. Erromatarrak eta monagilloak dira salbuespen bakarrak. Hortaz, inork ez daki zeinek daraman gurutzea, berak esaten ez badu. Denok gara maila berekoak.

Egunerokoan penitentzia anonimoa eta isilpekoa al da?
Bai, guk Aste Santuan bakarrik ez, egunero egiten dugu lan. Ondarea eta izpiritua, biak mantendu behar dira.

Nolakoa da Urduñako Aste Santuen izpiritua ba?
Serioa eta sinplea. Ez da Sevillakoa edo Balmasedakoa bezala. Balmasedakoa bizia da, baina horregatik ez da gutxiagorako gurea. Izpirituaren xarma ez da jendeak ikustea, zuk barrutik bizi duzuna baizik!

Zein da Aste Santuan egiten den bekatu handiena?
Parte hartu nahi duen jendeari ateak itxi beharra. Agureei ezin diegu gurutzea edo tramankuluak eramaten utzi. Bizkarra zein lepoa izorratuta dutenei ere ez. Osasuna garrantzitsua da honetan ere.

Nolako osasuna du kristautasunak hemen?
Mantentzen da, nahiz eta fedearen beherakada nabaria den. Hala ere, jendeak parte hartzen jarraitzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide